Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 17:13-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Orain, ordea, zuregana noa. Hau guztia, oraindik munduan nagoela esaten dut, nire poza berengan izan dezaten, eta bete-betea izan ere.

14. «Zure mezua adierazi diet nik; baina munduak gorroto die, mundukoak ez direlako, neu ere mundukoa ez naizen bezala.

15. Ez dizut eskatzen mundutik ateratzeko, Gaiztoarengandik babesteko baizik.

16. Ez dira mundukoak, neu ere mundukoa ez naizen bezala.

17. Har itzazu zeuretzat egiaren bidez: zure mezua egia da.

18. Mundura bidali ditut, zuk bidali ninduzun bezala.

19. Eta hauengatik ematen dizut erabat neure burua, hauek ere egiaren bidez zeuretzat har ditzazun.

20. «Ez dut erregutzen hauen alde bakarrik, baita berauen predikuaren bidez niregan sinetsiko dutenen alde ere.

21. Egizu guztiak bat izan daitezela. Aita, zu nirekin eta ni zurekin biok bat garen bezala, hauek ere bat izan daitezela gurekin. Horrela, munduak sinetsiko du zuk bidali nauzula.

Irakurri kapitulu osoa Joan 17