Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 16:1-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. «Hau guztia, zuen sinesmenak huts egin ez dezan esan dizuet.

2. Zeren eta judu-elkartetik bota egingo baitzaituztete; are gehiago, badator ordua, zuek hilko zaituztenak Jainkoari kultu ematen diola uste izango duena.

3. Eta horrela jokatuko dute ez Aita, ez ni, ezagutu ez gaituztelako.

4. Aurrez esaten dizuet, hori gertatzean esana nizuela gogora dezazuen.«Ez nizuen hori hasieratik esan, ni zuekin nengoelako.

5. Orain, ordea, bidali nauenarengana noa, eta zuetariko inork ez dit nora noan galdetzen.

6. Baina esan dizuedanagatik, barrua tristuraz bete zaizue;

7. halere, egia diotsuet: Hobe da zuentzat ni joatea; izan ere, joaten ez banaiz, ez zaizue etorriko Laguntzailea; joaten banaiz, ordea, bidali egingo dizuet.

8. Hura etortzean, bekatu, zuzentasun eta epaiari buruz oker dagoela erakutsiko dio munduari:

9. bekatuari buruz, niregan sinesten ez duelako;

10. zuzentasunari buruz, Aitarengana noalako, zuen artetik desagertuz;

Irakurri kapitulu osoa Joan 16