Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 13:5-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Ondoren, ura konketara bota eta ikasleei oinak garbitzen hasi zen, eta gerrian zuen eskuzapiaz lehortzen.

6. Simon Pedrorengana iritsi zenean, honek esan zion:—Jauna, zuk niri oinak garbitu?

7. Jesusek erantzun zion:—Ni egiten ari naizena zuk ez duzu orain ulertzen, geroago ulertuko duzu.

8. Pedrok, berriro:—Zuk ez didazu sekula niri oinik garbituko.Jesusek erantzun:—Garbitzen ez bazaitut, ez duzu nirekin zerikusirik izango.

9. Simon Pedrok esan zion:—Jauna, orduan, oinak ez ezik, eskuak eta burua ere bai.

10. Jesusek erantzun:—Bainatu denak ez du garbitu beharrik, erabat garbi baitago, eta zuek garbi zaudete, baina ez denok.

11. Izan ere, bazekien zeinek salduko zuen; horregatik esan zuen: «Ez zaudete denok garbi».

12. Oinak garbitu zizkienean, soingainekoa jantzi, berriro mahaian eseri eta esan zien: «Ulertzen duzue egin dizuedana?

Irakurri kapitulu osoa Joan 13