Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 13:32-38 Elizen Arteko Biblia (EAB)

32. Jainkoaren aintza haren bidez azaltzen bada, Jainkoak ere bere aintzaz beteko du hura, eta berehala gainera.

33. «Semetxook, ez zait denbora asko gelditzen zuekin egoteko. Nire bila ibiliko zarete, baina juduei esan niena bera diotsuet zuei ere: ni noan tokira zuek ezin zarete joan.

34. Agindu berri bat ematen dizuet: elkar maita dezazuela. Nik maitatu zaituztedan bezala, maitatu zuek ere elkar.

35. Honetan ezagutuko dute guztiek zuek nire ikasle zaretela: zuek elkar maite izatean».

36. Simon Pedrok galdetu zion Jesusi:—Jauna, nora zoaz?Jesusek erantzun zion:—Ni noan tokira zuk ezin orain niri jarraitu; geroago bai, jarraituko didazu.

37. Pedrok, berriro:—Jauna, zergatik ezin dizut jarraitu orain? Neure burua emango dut zuregatik.

38. Jesusek erantzun zion:—Niregatik zeure burua emango duzula? Bene-benetan esaten dizut: Oilarrak jo baino lehen, hiru bider ukatuko nauzu.

Irakurri kapitulu osoa Joan 13