Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 13:26-34 Elizen Arteko Biblia (EAB)

26. Jesusek erantzun zion:—Ogi-puska bustia emango diodana, huraxe da.Eta ogi-puska bat bustiz, Simon Iskarioteren seme Judasi eman zion.

27. Ogi-puska hartu bezain laster, Satanas sartu zen haren barrura. Orduan, Jesusek esan zion: «Egin behar duzuna, egizu lehenbailehen».

28. Mahaikideetako inork ez zuen ulertu zergatik esan zion hori.

29. Judasek diru-poltsaren ardura zuenez, jairako behar zena erosteko edota pobreei zerbait emateko esan ziola uste izan zuen zenbaitek.

30. Judasek ogi-puska hartu eta berehala alde egin zuen. Gaua zen.

31. Judas irten zenean, esan zien Jesusek: «Oraintxe azaltzen da Gizonaren Semearen aintza, eta haren bidez Jainkoarena.

32. Jainkoaren aintza haren bidez azaltzen bada, Jainkoak ere bere aintzaz beteko du hura, eta berehala gainera.

33. «Semetxook, ez zait denbora asko gelditzen zuekin egoteko. Nire bila ibiliko zarete, baina juduei esan niena bera diotsuet zuei ere: ni noan tokira zuek ezin zarete joan.

34. Agindu berri bat ematen dizuet: elkar maita dezazuela. Nik maitatu zaituztedan bezala, maitatu zuek ere elkar.

Irakurri kapitulu osoa Joan 13