Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 13:14-27 Elizen Arteko Biblia (EAB)

14. Beraz, nik, Jauna eta Maisua naizen honek, zuei oinak garbitu badizkizuet, zuek ere garbitu oinak elkarri.

15. Ikasbide eman dizuet, zuek ere, nik zuekin bezalaxe, joka dezazuen.

16. «Bene-benetan diotsuet: Ez da morroia nagusia baino handiago, ezta bidalia ere bidaltzailea baino handiago.

17. Ulertzen duzue hau, ezta? Bada, zorionekoak izango zarete, betetzen baduzue.

18. «Ez naiz zuek guztiotaz ari; badakit, bai, zein aukeratu ditudan, baina bete beharra du Liburu Santuak dioen honek: Neure mahaikide nuena kontra altxatu zait.

19. Aurrez, gertatu baino lehen, esaten dizuet, gerta dadinean, ni naizena naizela sinets dezazuen.

20. Bene-benetan diotsuet: Nik bidalia onartzen duenak neu onartzen nau, eta ni onartzen nauenak bidali ninduena onartzen du».

21. Hori esanik, larritu egin zitzaion Jesusi barrua, eta argi adierazi zien: «Bene-benetan diotsuet: Zuetako batek salduko nau».

22. Ikasleak elkarri begira hasi ziren, zeinetaz ari ote zen asmatu ezinik.

23. Ikasleetako bat, Jesusek gehien maite zuen hura, beraren ondoan zegoen mahaian.

24. Simon Pedrok hari keinu egin zion, zeinetaz mintzo zen galdegiteko adieraziz.

25. Eta hark, burua Jesusen bular gainean jarriz, galdegin zion:—Jauna, zein da?

26. Jesusek erantzun zion:—Ogi-puska bustia emango diodana, huraxe da.Eta ogi-puska bat bustiz, Simon Iskarioteren seme Judasi eman zion.

27. Ogi-puska hartu bezain laster, Satanas sartu zen haren barrura. Orduan, Jesusek esan zion: «Egin behar duzuna, egizu lehenbailehen».

Irakurri kapitulu osoa Joan 13