Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 13:13-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Zuek Maisu eta Jauna deitzen didazue, eta arrazoi duzue, halaxe bainaiz.

14. Beraz, nik, Jauna eta Maisua naizen honek, zuei oinak garbitu badizkizuet, zuek ere garbitu oinak elkarri.

15. Ikasbide eman dizuet, zuek ere, nik zuekin bezalaxe, joka dezazuen.

16. «Bene-benetan diotsuet: Ez da morroia nagusia baino handiago, ezta bidalia ere bidaltzailea baino handiago.

17. Ulertzen duzue hau, ezta? Bada, zorionekoak izango zarete, betetzen baduzue.

18. «Ez naiz zuek guztiotaz ari; badakit, bai, zein aukeratu ditudan, baina bete beharra du Liburu Santuak dioen honek: Neure mahaikide nuena kontra altxatu zait.

19. Aurrez, gertatu baino lehen, esaten dizuet, gerta dadinean, ni naizena naizela sinets dezazuen.

20. Bene-benetan diotsuet: Nik bidalia onartzen duenak neu onartzen nau, eta ni onartzen nauenak bidali ninduena onartzen du».

21. Hori esanik, larritu egin zitzaion Jesusi barrua, eta argi adierazi zien: «Bene-benetan diotsuet: Zuetako batek salduko nau».

Irakurri kapitulu osoa Joan 13