Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 13:1-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Pazko-jaia gainean zen. Jesusek bazekien mundu hau utzi eta Aitarengana joateko ordua iritsi zitzaiona. Munduan ziren beretarrak beti maite izan zituelarik, azkenean bete-betean maitatu zituen.

2-3. Deabruak Simon Iskarioteren seme Judasi sartua zion buruan Jesus saltzeko asmoa. Jesusek bazekien dena bere esku jarri ziola Aitak, eta Jainkoarengandik etorria zela eta Jainkoarengana zihoala. Afaltzen ari zela,

4. mahaitik jaiki, soingainekoa erantzi eta, eskuzapia harturik, gerrian lotu zuen.

5. Ondoren, ura konketara bota eta ikasleei oinak garbitzen hasi zen, eta gerrian zuen eskuzapiaz lehortzen.

6. Simon Pedrorengana iritsi zenean, honek esan zion:—Jauna, zuk niri oinak garbitu?

7. Jesusek erantzun zion:—Ni egiten ari naizena zuk ez duzu orain ulertzen, geroago ulertuko duzu.

8. Pedrok, berriro:—Zuk ez didazu sekula niri oinik garbituko.Jesusek erantzun:—Garbitzen ez bazaitut, ez duzu nirekin zerikusirik izango.

9. Simon Pedrok esan zion:—Jauna, orduan, oinak ez ezik, eskuak eta burua ere bai.

10. Jesusek erantzun:—Bainatu denak ez du garbitu beharrik, erabat garbi baitago, eta zuek garbi zaudete, baina ez denok.

11. Izan ere, bazekien zeinek salduko zuen; horregatik esan zuen: «Ez zaudete denok garbi».

12. Oinak garbitu zizkienean, soingainekoa jantzi, berriro mahaian eseri eta esan zien: «Ulertzen duzue egin dizuedana?

Irakurri kapitulu osoa Joan 13