Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 12:2-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Afari bat eskaini zioten han; Marta ari zen afaria zerbitzatzen, eta Lazaro Jesusekin mahaian zeudenetariko bat zen.

3. Orduan, Mariak, nardo garbizko kilo erdi bat ukendu, balio handikoa, harturik, oinak igurtzi zizkion Jesusi, eta gero bere ile-adatsez xukatu. Etxea lurrin-usainez bete zen.

4. Judas Iskariotek, salduko zuen ikasleak, esan zuen:

5. «Zergatik ez da saldu ukendu hori hirurehun denariotan, eta behartsuei eman?»

6. Hori esan zuen, ez behartsuak axola zitzaizkiolako, lapurra zelako baizik, eta, diru-poltsa berak zuenez, hara botatzen zutenetik ostu egiten zuelako.

7. Jesusek esan zion: «Utzi bakean honi; nire hilobiratze-egunerako egin du hori.

Irakurri kapitulu osoa Joan 12