Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 12:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Pazkoa baino sei egun lehenago, Jesus Betaniara joan zen, han bizi baitzen Lazaro, hildakoen artetik piztu zuena.

2. Afari bat eskaini zioten han; Marta ari zen afaria zerbitzatzen, eta Lazaro Jesusekin mahaian zeudenetariko bat zen.

3. Orduan, Mariak, nardo garbizko kilo erdi bat ukendu, balio handikoa, harturik, oinak igurtzi zizkion Jesusi, eta gero bere ile-adatsez xukatu. Etxea lurrin-usainez bete zen.

4. Judas Iskariotek, salduko zuen ikasleak, esan zuen:

Irakurri kapitulu osoa Joan 12