Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 11:29-39 Elizen Arteko Biblia (EAB)

29. Berehala jaiki eta Jesusengana joan zen.

30. Jesus artean herrixkan sartu gabe zegoen, Martak topatu zuen lekuan bertan.

31. Orduan, hari doluminak ematen etxean zeuden juduek, Maria arin jaiki eta irten egin zela ikusirik, jarraitu egin zioten, hilobian negar egitera zihoalakoan.

32. Mariak, Jesusengana iritsi eta ikustean, oinetara ahuspeztu eta esan zion: «Jauna, hemen izan bazina, gure neba ez zen hilko».

33. Jesusi, orduan, Maria eta beronekin zetozen juduak negarrez ikusirik, barruak zirrara egin zion eta, zeharo hunkiturik,

34. esan zuen:—Non ipini duzue?Erantzun zioten:—Jauna, zatoz eta ikusi.

35. Jesusek negarrari eman zion.

36. Han zeuden juduek esan zuten:—Bai maite zuela!

37. Baina batzuek esan zuten:—Itsuaren begiak ireki zituen honek, ezin ote zuen hau hiltzea galarazi?

38. Jesus, ostera ere hunkiturik, hilobira hurbildu zen. Hartzulo bat zen, harri batez estalia.

39. Jesusek esan zuen:—Kendu harria.Martak, Lazaro zenaren arrebak, erantzun zion:—Jauna, kiratsa botako du, lau egun daramatza eta.

Irakurri kapitulu osoa Joan 11