Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 11:24-36 Elizen Arteko Biblia (EAB)

24. Eta Martak:—Badakit, bai, piztuko dela azken egunean, hildakoen piztuerakoan.

25. Jesusek esan zion, orduan:—Neu naiz piztuera eta bizia; niregan sinesten duena, hilda ere, biziko da.

26. Eta bizi dena, niregan sinesten badu, ez da betiko hilko. Sinesten al duzu hau?

27. Martak erantzun zion:—Bai, Jauna, sinesten dut zeu zarela Mesias, Jainkoaren Semea, mundura etortzekoa zena.

28. Ondoren, Marta bere ahizpa Mariari dei egitera joan zen, eta esan zion isilka: «Maisua hemen dun eta hots egiten din».

29. Berehala jaiki eta Jesusengana joan zen.

30. Jesus artean herrixkan sartu gabe zegoen, Martak topatu zuen lekuan bertan.

31. Orduan, hari doluminak ematen etxean zeuden juduek, Maria arin jaiki eta irten egin zela ikusirik, jarraitu egin zioten, hilobian negar egitera zihoalakoan.

32. Mariak, Jesusengana iritsi eta ikustean, oinetara ahuspeztu eta esan zion: «Jauna, hemen izan bazina, gure neba ez zen hilko».

33. Jesusi, orduan, Maria eta beronekin zetozen juduak negarrez ikusirik, barruak zirrara egin zion eta, zeharo hunkiturik,

34. esan zuen:—Non ipini duzue?Erantzun zioten:—Jauna, zatoz eta ikusi.

35. Jesusek negarrari eman zion.

36. Han zeuden juduek esan zuten:—Bai maite zuela!

Irakurri kapitulu osoa Joan 11