Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 11:16-26 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. Orduan, Tomasek, Bikia zeritzanak, bere ikaskideei esan zien: «Goazen gu ere, berarekin hiltzera».

17. Jesus iritsi zenean, jadanik lau egun zeramatzan Lazarok hilobian.

18. Betania Jerusalemdik hurbil dago, hiru kilometrora edo;

19. eta judu asko etorri zen Maria eta Martarengana, nebarengatik doluminak ematera.

20. Marta, Jesus zetorrela entzun orduko, bidera irten zitzaion; Maria, berriz, etxean gelditu zen.

21. Martak esan zion Jesusi:—Jauna, hemen izan bazina, gure neba ez zen hilko.

22. Baina, halere, badakit eska diezaiozun guztia emango dizula Jainkoak.

23. Jesusek erantzun zion:—Piztuko da zure neba.

24. Eta Martak:—Badakit, bai, piztuko dela azken egunean, hildakoen piztuerakoan.

25. Jesusek esan zion, orduan:—Neu naiz piztuera eta bizia; niregan sinesten duena, hilda ere, biziko da.

26. Eta bizi dena, niregan sinesten badu, ez da betiko hilko. Sinesten al duzu hau?

Irakurri kapitulu osoa Joan 11