Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 11:1-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Gizon bat, Lazaro zeritzana, gaixo zegoen. Betaniakoa zen, Maria eta honen ahizpa Martaren herrixkakoa.

2. (Maria hau —gaixo zegoen Lazaroren arreba— Jauna ukenduz igurtzi eta oinak bere ile-adatsez xukatu zizkiona zen).

3. Bi ahizpek Jesusi albistea bidali zioten: «Jauna! Zure adiskidea gaixo dago».

4. Jesusek, hori jakitean, esan zuen: «Eritasun hau ez da heriotzara eramateko, Jainkoaren aintza azaltzeko baizik, beraren bidez Jainkoaren Semearen aintza azal dadin».

5. Marta, honen ahizpa eta Lazaro oso adiskide zituen arren,

6. hau gaixo zegoela jakinda ere, Jesus beste bi egunez gelditu zen zegoen lekuan.

7. Ondoren, esan zien ikasleei:—Goazen berriro Judeara.

8. Ikasleek esan zioten:—Maisu, oraintsu juduek harrika egin nahi zizuten, eta hara zoaz berriro?

9. Jesusek erantzun zien:—Ez al ditu hamabi ordu egunak? Egunez dabilenak ez du estropezu egiten, eguzkiak argitzen baitio bidea;

10. baina gauez dabilenak estropezu egiten du, ez baitu argirik.

11. Eta erantsi zuen:—Lazaro gure adiskidea loak hartu du; baina banoa iratzartzera.

12. Esan zioten, orduan, ikasleek:—Jauna, loak hartu badu, sendatuko da.

13. Jesusek Lazaroren heriotzaz esan zuen hori, baina ikasleek ohiko loaz ari zela uste zuten.

14. Azkenik, argi eta garbi esan zien Jesusek:—Lazaro hil egin da,

Irakurri kapitulu osoa Joan 11