Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 10:26-42 Elizen Arteko Biblia (EAB)

26. zuek, ordea, ez duzue sinesten, nire ardietakoak ez zaretelako.

27. Nire ardiek nire ahotsa entzuten dute, eta nik ezagutzen ditut; haiek atzetik jarraitzen didate,

28. eta nik betiko bizia ematen diet: ez dira sekula galduko, eta ez dizkit inork ere eskutik kenduko.

29. Eman dizkidan nire Aita denak baino handiagoa da, eta ezin ditu inork kendu nire Aitaren eskutik.

30. Aita eta biok bat gara.

31. Agintariek berriro harriak hartu zituzten hari jaurtitzeko.

32. Jesusek esan zien:—Neure Aitaren aginduz egintza eder asko egin dut zuen aurrean; haietako zeinengatik egin nahi didazue harrika?

33. Erantzun zioten:—Ez zaitugu egintza ederrengatik harrikatu nahi, Jainkoaren kontra birao egiteagatik baizik, gizaki izanik, zeure burua Jainko egiten duzulako.

34. Jesusek erantzun zien:—Ez al dago zuen Liburu Santuetan idatzia: Nik esan dut: Jainko zarete?

35. Beraz, Jainkoak jainko deitzen die bere mezua zuzendu zienei, eta Liburu Santuen esana ukaezina da.

36. Nola diozue, bada, nik, Aitak sagaratu eta mundura bidali nauen honek, birao egiten dudala, «Jainkoaren seme naiz» esateagatik?

37. Aitaren egintzak egiten ez baditut, ez sinetsi niri.

38. Baina, egiten baldin baditut, niri sinesten ez badidazue ere, sinetsi egintzei. Horrela, behin betiko jakingo duzue ni Aitarekin bat eginda nagoela eta Aita nirekin.

39. Berriro atxilotu egin nahi izan zuten, baina hark ihes egin zien eskuetatik.

40. Berriro Jordanez beste aldera joan zen Jesus, garai batean Joan bataiatzen ari izan zen lekura. Han gelditu zen aldi batez,

41. eta jende asko joaten zitzaion. Honela zioten: «Joanek, egia esan, ez zuen mirarizko seinalerik batere egin, baina honetaz esan zuen guztia egia zen».

42. Eta han askok sinetsi zuten Jesusengan.

Irakurri kapitulu osoa Joan 10