Itun Zaharra

Itun Berria

Hebrearrei 6:17-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

17. Horregatik, Jainkoak ere, agindutako ondasunak hartuko zituztenei beraren asmoa aldaezina zela garbi erakutsi nahirik, zin-hitzez lotu zuen bere burua.

18. Beraz, bi gauza ditugu Jainkoaren asmoa aldaezina dela adierazten digutenak: agintzaria eta zin-hitza —eta horietan Jainkoak ez dezake gezurrik esan—; horietan oinarriturik, adorez beteak sentitzen gara aurrean dugun itxaropenari eusteko.

19. Itxaropen hau geure bizitzaren aingura tinko eta segurua dugu, zeruko santutegi barruraino sartzen dena;

20. hara sartu baitzen Jesus guregatik, aitzindari gisa, Melkisedeken antzera behin betiko apaiz nagusi egina.

Irakurri kapitulu osoa Hebrearrei 6