Itun Zaharra

Itun Berria

Hebrearrei 3:3-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Jesusek, izan ere, ohore handiagoa merezi du Moisesek baino, etxegileak etxeak berak baino ohore handiagoa merezi duen bezalaxe.

4. Edozein etxek du bere egilea; baina gauza guztien egilea Jainkoa da.

5. Moises fidagarria izan zen, noski, Jainkoaren etxeko guztientzat, baina Jainkoaren mezua herriari adierazi behar zion zerbitzari bezala.

6. Kristo, ordea, Jainkoaren etxeko nagusi ezarritako Seme bezala izan da fidagarri; etxe hori gu geu gara, baldin adoretsu eta harrotzeko geure bide dugun itxaropenean sendo irauten badugu.

7. Horregatik, Espiritu Santuak dioen bezala: Gaur Jaunaren mintzoa entzuten baduzue,

8. ez gogortu bihotzak, errebelde izan zinetenean bezala, tentaldi-egunean basamortuan bezala.

9-10. Han tentatu ninduten zuen arbasoek, ni aztertu nahirik, nik haien alde eginak berrogei urtez ikusi arren. Horregatik, belaunaldi hark gogait eragin zidan, eta esan nuen: «Bihotzez desleialak dira beti, nire bidetik ibili nahi ez dutenak».

11. Orduan, zin egin nuen haserre: «Ez, ez dira sartuko atsedenerako eman nien lurraldera».

Irakurri kapitulu osoa Hebrearrei 3