Itun Zaharra

Itun Berria

Hebrearrei 2:8-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. dena haren menpean jarri duzu.Beraz, Jainkoak gizakiaren menpean jarri badu dena, ez du ezer utzi haren menpe jarri gabe. Hala ere, ez dugu ikusten oraindik gauza guztiak gizakiaren menpe daudenik.

9. Baina ia aingeruen pareko egina izan zen Jesus hura ohorez eta aintzaz koroatua ikusten dugu, sufritu zuen heriotzagatik; horrela, Jainkoaren onginahiaz, gu guztion onerako jasan zuen berak heriotza.

10. Egoki zen, izan ere, Jainkoak, gauza guztien sorburu eta jomuga denak, seme-alaba guztiak bere aintzara eraman nahirik, Jesus, haiek salbamenera gidatuko zituen burua, oinazeen bidez bete-betekoa bihurtzea.

11. Izan ere, bai santu egiten duen Jesusek, bai honek santu egiten dituenek, Aita bera dute denek; horregatik, Jainkoaren Semeari ez dio lotsarik ematen hauei senide deitzeak,

Irakurri kapitulu osoa Hebrearrei 2