Itun Zaharra

Itun Berria

Hebrearrei 11:25-32 Elizen Arteko Biblia (EAB)

25. nahiago izan zuen Jainkoaren herriarekin batera tratu txarrak jasan, bekatuaren atsegin iragankorrak gozatu baino.

26. Izan ere, baliotsuagotzat jo zuen Jainkoaren herriarekin mespretxatua izatea Egiptoko aberastasunak baino, geroko sariari begiratzen baitzion.

27. Fedeari esker alde egin zuen Moisesek Egiptotik faraoiaren haserrearen beldurrik gabe, eta sendo iraun zuen, Jainko ezinikusia ikusiko balu bezala.

28. Fedeari esker ospatu zuen Moisesek Pazkoa eta igurtzi zituen odolaz israeldarren etxeetako ateak, suntsitzaileak haien lehen-semeak uki ez zitzan.

29. Fedeari esker igaro zuten israeldarrek Itsaso Gorria lur lehorra bailitzan, egiptoarrak, beste horrenbeste egiten saiatu zirenean, hondora joan ziren bitartean.

30. Fedeari esker erori ziren Jerikoko harresiak, zazpi egunez hiria inguratu ondoren.

31. Fedeari esker ez zen hondatu Rahab emagaldua sinesgabeekin batera, israeldar ikertzaileei harrera ona egin zielako.

32. Zertan jarraitu hitz egiten? Ez nuke denborarik aski Gedeon, Barak, Samson, Jefte, David, Samuel eta profeten gertakariak esaten hasiko banintz.

Irakurri kapitulu osoa Hebrearrei 11