Itun Zaharra

Itun Berria

Galaziarrei 6:8-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. bere bizitzan grina txarrak ereiten dituenak, grina txarretatik heriotza bilduko du; Espiritua ereiten duenak, berriz, Espirituagandik betiko bizia bilduko du.

9. Ez gaitezen, beraz, aspertu on egiten, zeren, etsitzen ez badugu, jasoko baitugu uzta bere garaian.

10. Hitz batean, egokiera dugunean, egin diezaiegun guztiei on, batez ere fedean senide ditugunei.

11. Begira nolako hizki handiz idazten dizuedan hurrengo hau; neure eskuz idazten dizuet.

12. Erdaintzera behartzen zaituzteten horiek besteen aurrean ongi gelditzearren bultzatzen zaituztete horretara, eta Kristoren gurutzea dela-eta inork pertsegi ez ditzan.

13. Zeren erdainduek berek ere ez baitute legea betetzen. Zuek erdaindu nahian badabiltza, gero zuen bizkar harrotzeko da.

14. Niri dagokidanez, Jainkoak libra nazala harrotzetik, Jesu Kristo gure Jaunaren gurutzeaz izan ezik; Kristo gurutzean hil zenez gero, mundua hilik dago niretzat eta ni munduarentzat.

15. Izan ere, erdaindua nahiz erdaingabea izatea berdin da; balio duena sorkari berri izatea da.

16. Bakea eta errukia arau horri lotuak bizi direnei, baita Jainkoaren Israel herriari ere.

17. Hemendik aurrera ez diezadala inork nekerik eman, neure gorputzean daramatzadan markek erakusten baitute Jesusen zerbitzari naizela.

18. Senideok, Jesu Kristo gure Jaunaren grazia zuekin. Amen.

Irakurri kapitulu osoa Galaziarrei 6