Itun Zaharra

Itun Berria

Galaziarrei 6:12-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Erdaintzera behartzen zaituzteten horiek besteen aurrean ongi gelditzearren bultzatzen zaituztete horretara, eta Kristoren gurutzea dela-eta inork pertsegi ez ditzan.

13. Zeren erdainduek berek ere ez baitute legea betetzen. Zuek erdaindu nahian badabiltza, gero zuen bizkar harrotzeko da.

14. Niri dagokidanez, Jainkoak libra nazala harrotzetik, Jesu Kristo gure Jaunaren gurutzeaz izan ezik; Kristo gurutzean hil zenez gero, mundua hilik dago niretzat eta ni munduarentzat.

15. Izan ere, erdaindua nahiz erdaingabea izatea berdin da; balio duena sorkari berri izatea da.

16. Bakea eta errukia arau horri lotuak bizi direnei, baita Jainkoaren Israel herriari ere.

17. Hemendik aurrera ez diezadala inork nekerik eman, neure gorputzean daramatzadan markek erakusten baitute Jesusen zerbitzari naizela.

18. Senideok, Jesu Kristo gure Jaunaren grazia zuekin. Amen.

Irakurri kapitulu osoa Galaziarrei 6