Itun Zaharra

Itun Berria

Galaziarrei 3:1-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Galaziar zentzugabeok, nork liluratu zaituzte? Ez nizuen, bada, nik Jesu Kristo gurutziltzatua begien aurrean ipini?

2. Hau besterik ez dut jakin nahi zuengandik: legea betetzeagatik ala mezuari sinesmenez erantzuteagatik hartu duzue Espiritua?

3. Horren zentzugabeak al zarete? Espirituagan uste on izanez hasi eta giza indar hutsetan ustea jarriz bukatu behar ote duzue orain?

4. Horrelako esperientzia ederrak alferrik! Zeren alferrik izango bailirateke…

5. Jainkoak Espiritua eman eta zuen artean mirariak egiten dituenean, zuek legea bete izanagatik egiten al du, ala mezuari sinesmenez erantzun diozuelako?

6. Liburu Santuak dioenez, Abrahamek sinetsi egin zuen Jainkoarengan eta, horregatik, Jainkoak zuzenetsi egin zuen.

7. Jakin ezazue, beraz, sinesmenetik bizi direnak, horiek direla Abrahamen benetako ondorengo.

8. Jainkoak jentilak sinesmenaren bidez onartuko zituela aldez aurretik ikusi zuen Liburu Santuak; horrela, aurrez adierazi zion Abrahami berri on hau: Zure bitartez bedeinkatuko ditut herri guztiak.

Irakurri kapitulu osoa Galaziarrei 3