Itun Zaharra

Itun Berria

Galaziarrei 2:6-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Zuzendariei dagokienez —zer ziren edo zer ez ziren ez dit axola, Jainkoak ez baitio itxurari begiratzen—…, zuzendari horiek, bada, ez zidaten ezer ezarri.

7. Oso bestela, ikusi zuten Jainkoak jentilei berri ona hots egiteko aukeratu ninduela, Pedro juduei hots egiteko aukeratu zuen bezala.

8. Zeren Pedrori juduen apostolu izatera eragin zion Jainkoak berak eragin baitit niri jentilen apostolu izatera.

9. Aintzat hartu zuten, bada, Jainkoak niri emandako dohaina, eta elkarteko zutabetzat hartuak ziren Santiago, Pedro eta Joanek eskua eman ziguten Bernaberi eta bioi elkartasun-seinaletzat: guk jentilen artean lan egingo genuen, eta haiek juduen artean.

10. Hau besterik ez ziguten eskatu: hango behartsuak gogoan izateko. Eta ardura osoz saiatu naiz hori betetzen.

11. Baina, Pedro Antiokiara etorri zenean, gogor egin behar izan nion aurrez aurre, oker jokatu baitzuen.

12. Izan ere, Santiagoren aldeko batzuk etorri aurretik, ez zuen eragozpenik izaten judu ez zirenekin jateko; baina, haiek etorriz gero, atzera egin zuen eta bereiz egoten hasi zen, erdainkuntzaren aldeko zirenen beldurrez.

13. Eta gainerako juduek ere jarraitu egin zioten itxurakeria horretan, Bernabe bera ere hartara jarri zelarik.

14. Beraz, berri onaren egiaren bidetik zuzen ez zebiltzala ohartu nintzenean, honela esan nion Pedrori denen aurrean: «Zu, judu izanik, jentil bezala bizi baldin bazara eta ez judu bezala, zergatik behartzen dituzu jentilak judu bezala bizitzera?»

Irakurri kapitulu osoa Galaziarrei 2