Itun Zaharra

Itun Berria

Galaziarrei 1:15-16-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15-16. Baina Jainkoak, jaio baino lehen aukeratu eta bere onginahiaz dei egin zidanak, gogoko izan zuen bere Semea niri agertzea, beronen berri ona jentilei adieraz niezaien. Nik, orduan, ez nion hezur-mamizko inori aholkurik eskatu,

17. ezta ni baino lehenagotik apostolu zirenen bila Jerusalemera igo ere, baizik eta berehala Arabiara abiatu nintzen; gero, berriro Damaskora itzuli.

18. Handik hiru urtera Jerusalemera igo nintzen Pedro ezagutzera, eta hamabost egun egin nituen berarekin.

19. Beste apostolurik ez nuen ikusi, Jaunaren anaia Santiago izan ezik.

20. Jainkoa dut lekuko ez diodala gezurrik idazten dizuedan honetan.

21. Gero, Siria eta Zilizia eskualdeetara joan nintzen.

22. Judeako eliz elkarteek ez ninduten oraindik begiz ezagutzen.

23. Entzun, bai, entzuna zuten lehengo pertsegitzaile hura garai batean suntsitu nahi izan zuen sinesmena zabaltzen ari zela orain.

24. Eta niregatik Jainkoa goresten zuten.

Irakurri kapitulu osoa Galaziarrei 1