Itun Zaharra

Itun Berria

Galaziarrei 1:1-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Nik, Paulok, ez giza aginduz edo izendapenez, Jesu Kristoren eta hau hildakoen artetik piztu zuen Jainko Aitaren izendapenez baizik apostolu naizen honek,

2. eta nirekin diren senide guztiek Galaziako eliz elkartekooi idazten dizuegu.

3. Jainko gure Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia eta bakea.

4. Jesu Kristok, Jainko gure Aitak hala nahirik, bere burua eman zuen gure bekatuengatik, oraingo mundu gaizto honetatik gu askatzeko.

5. Berari aintza menderen mendetan! Amen.

6. Harriturik nago Kristoren onginahiaz dei egin zizuena baztertu eta beste berri on batera zein bizkor aldatu zareten ikusiz.

7. Ez dago, ordea, beste berri onik; baina badabiltza hor norbaitzuk zuek nahasten eta Kristoren berri ona goitik behera irauli nahian.

8. Beraz, norbaitek, ni neu nahiz zeruko aingeruren bat izanik ere, hots egin nizuena ez beste berri on bat hots egiten badizue, izan bedi madarikatua.

9. Lehen ere esana berriro diotsuet orain: madarikatua, hartu duzuen berri ona ez beste bat hots egiten dizuena!

10. Gizakien onespena bilatzen ote dut ala Jainkoarena? Gizakiei atsegin ematen saiatzen ote naiz? Oraindik gizakiei atsegin eman nahian banenbil, ez nintzateke Kristoren zerbitzari izango.

11. Jakin behar duzue, senideok, nik hots egin dizuedan berri ona ez dela gizakien asmakizuna,

12. ez bainuen inongo gizakirengandik hartu edo ikasi: Jesu Kristok agertu zidan.

Irakurri kapitulu osoa Galaziarrei 1