Itun Zaharra

Itun Berria

Filipoarrei 4:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Ene senide maiteok, irrika biziz nago zuek ikusteko. Zuek, maiteok, ene poz eta koroa zaretenok, iraun ezazue Jaunari tinko atxikiak.

2. Ebodia eta Sintikeri, Jaunarengatik, bat etor daitezela eskatzen diet.

3. Zuri, lagun zintzo horri, emakume horiei laguntzeko eskatzen dizut, nirekin batera borrokatu baitziren berri onaren alde, Klemente eta gainerako nire lankideekin batera; hauen izenak biziaren liburuan idatzirik daude.

4. Poz zaitezte Jaunarengan beti! Berriro diotsuet, poz zaitezte!

5. Ikus dezala jende guztiak zein bihozbera zareten. Hurbil da Jauna!

6. Ez eduki ezeren kezkarik, baizik eta, gorabehera guztietan, agertu Jainkoari zeuen eskabideak, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emanez.

Irakurri kapitulu osoa Filipoarrei 4