Itun Zaharra

Itun Berria

Filipoarrei 2:1-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Beraz, egia bada Kristok aholku ematen dizuela eta maitasunak adorez betetzen zaituztela, egia bada Espirituagan bat eginik bizi zaretela eta bihozbera eta gupidatsu zaretela,

2. bete nazazue pozez, denok iritzi eta sentiera bereko izanez, elkar maitatuz eta ongi hartuz.

3. Ez egin deus ere norgehiagokeriaz edota harrokeriaz, apaltasunez baizik, besteak norbera baino hobeak direla pentsatuz;

4. ez nork bere onari bakarrik begiratuz, besteena ere bilatuz baizik.

5. Izan itzazue zeuen artean Kristo Jesusek izan zituen sentipen berak.

6. Kristo Jesusek,jainkozko izaerako izanik,ez zion gogor eutsi nahi izan

7. jainkozko bere mailari;bestela baizik,hustu egin zen bere handi-izateazeta esklabo-izaera hartu zuen,gizakien antzeko eginez.Gizaki huts bezala agertuz,

8. apaldu egin zuen bere burua,heriotzaraino menpeko eginez,gurutzean hiltzeraino.

9. Horregatik, denen gainetikgoratu zuen Jainkoaketa izen guztietan bikainenaeman zion,

10. Jesusen izenaren omenez,zeruan, lurrean eta lur azpian,guztien belaunak makur daitezen,

11. eta mihi orok aitor dezanJesu Kristo dela Jauna,Jainko Aitaren aintzarako.

12. Nire esana beti egin duzuenez gero, ene maiteok, egizue orain ere, hor ez nagoelarik; ez hor nagoenean bezala bakarrik, askoz gehiago baizik. Saia zaitezte zeuen salbamena begirune santuz burutzen;

13. Jainkoa da, izan ere, bai nahi izateko eta bai burutzeko gai egiten zaituztena, berak nahi bezala.

Irakurri kapitulu osoa Filipoarrei 2