Itun Zaharra

Itun Berria

Filipoarrei 1:16-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. Hauek maitasunez jokatzen dute, hemen berri ona defendatzeko nagoela jakinik;

17. besteek, berriz, nire aurkako lehian predikatzen dute Kristo; ez dira asmo garbiz ari, nire kate hauek astunago egin nahian baizik.

18. Baina niri zer? Edonola ere, itxurakeriaz nahiz egiaz, Kristo predikatzen dute, eta honek pozten nau. Eta are gehiago poztuko naiz,

19. ondo baitakit, zuen otoitzari esker eta Jesu Kristoren Espirituaren laguntzaz, bizi dudan egoera hau salbamenerako gertatuko zaidala:

20. itxaropen sutsua dut ez didala usteak huts egingo eta ziur nago beti bezala orain ere, bizi nadila ala hil, Kristok bere handitasuna agertuko duela niregan.

21. Izan ere, niretzat bizitzea Kristo da eta hiltzea irabazpide.

22. Baina bizitzen jarraituz lan onuragarria egin ahal baneza, ez nuke jakingo zer hautatu.

23. Alde bietatik nago erakarria: alde batetik, hil egin nahi nuke, Kristorekin egoteko, hau askogatik onena delarik;

Irakurri kapitulu osoa Filipoarrei 1