Itun Zaharra

Itun Berria

Filipoarrei 1:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Paulo eta Timoteok, Jesu Kristoren zerbitzariok, Filipon bizi zareten kristau fededun guztioi eta bertako elkarte-zuzendari eta laguntzaileoi idazten dizuegu.

2. Jainko gure Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia eta bakea.

3. Zuetaz oroitzen naizen bakoitzean eskerrak ematen dizkiot neure Jainkoari.

4. Pozik egiten dut zuen guztion alde otoitz beti,

5. lehenengo egunetik orain arte berri onaren zerbitzuan lankide izan baitzaituztet.

6. Badakit ziur, zuengan hain lan ederra hasi zuenak burutu ere egingo duela, Kristo Jesus berriro agertuko den eguna arte.

Irakurri kapitulu osoa Filipoarrei 1