Itun Zaharra

Itun Berria

Filemoni 1:6-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Sinesmen berean elkarturik gaude; zure sinesmen hori eraginkor bihur dadila, bada, jakinik zenbat on egin dezakegun Kristorengatik.

7. Poz eta adorez bete nau zure maitasunak, ene anaia, barru-barruraino bizkortu baititu fededunak.

8. Horregatik, egin behar duzuna agintzeko Kristorengandiko askatasun osoa dudan arren,

9. nahiago dut maitasunaren izenean eskatu; nik, Paulok, jadanik zahartua eta orain, gainera, Kristo Jesusengatik kartzelan nagoen honek,

10. mesede bat eskatu nahi dizut kartzelan sortu dudan nire seme Onesimorentzat.

11. Hau, lehen, ez zenuen on ezertarako; orain, ordea, on bihurtu da, bai zuretzat eta bai niretzat.

12. Berriro bidaltzen dizut bera, ene bihotz-bihotzeko dudan hau.

13. Neurekin eduki nahi nuen, zure ordez zerbitzari izan nezan, berri ona hots egiteagatik kartzelan nagoelarik.

Irakurri kapitulu osoa Filemoni 1