Itun Zaharra

Itun Berria

Filemoni 1:3-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Jainko gure Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia eta bakea.

4. Neure otoitzetan gogoan zaitut beti, eta eskerrak ematen dizkiot Jainkoari,

5. Jesus Jaunari eta fededun guztiei dizkiezun maitasun eta leialtasunaren berri izan baitut.

6. Sinesmen berean elkarturik gaude; zure sinesmen hori eraginkor bihur dadila, bada, jakinik zenbat on egin dezakegun Kristorengatik.

7. Poz eta adorez bete nau zure maitasunak, ene anaia, barru-barruraino bizkortu baititu fededunak.

8. Horregatik, egin behar duzuna agintzeko Kristorengandiko askatasun osoa dudan arren,

9. nahiago dut maitasunaren izenean eskatu; nik, Paulok, jadanik zahartua eta orain, gainera, Kristo Jesusengatik kartzelan nagoen honek,

10. mesede bat eskatu nahi dizut kartzelan sortu dudan nire seme Onesimorentzat.

11. Hau, lehen, ez zenuen on ezertarako; orain, ordea, on bihurtu da, bai zuretzat eta bai niretzat.

12. Berriro bidaltzen dizut bera, ene bihotz-bihotzeko dudan hau.

13. Neurekin eduki nahi nuen, zure ordez zerbitzari izan nezan, berri ona hots egiteagatik kartzelan nagoelarik.

14. Hala ere, ez dut zure baimenik gabe ezer egin nahi izan, mesede hori gogoz egin dezazun eta ez behartuta.

15. Agian, horretarako alde egin zizun apur batez, gero betiko har zenezan,

16. eta ez esklabo bezala, esklabo baino zerbait gehiago, anaia maite bezala baizik. Maite-maitea da niretzat, eta zenbatez maiteago ez ote da izango zuretzat, bai gizon eta bai fededun den aldetik!

Irakurri kapitulu osoa Filemoni 1