Itun Zaharra

Itun Berria

Filemoni 1:2-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. baita Apia gure arrebari, Arkipo gure gudalagunari eta zure etxean biltzen den eliz elkarteari ere.

3. Jainko gure Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia eta bakea.

4. Neure otoitzetan gogoan zaitut beti, eta eskerrak ematen dizkiot Jainkoari,

5. Jesus Jaunari eta fededun guztiei dizkiezun maitasun eta leialtasunaren berri izan baitut.

6. Sinesmen berean elkarturik gaude; zure sinesmen hori eraginkor bihur dadila, bada, jakinik zenbat on egin dezakegun Kristorengatik.

7. Poz eta adorez bete nau zure maitasunak, ene anaia, barru-barruraino bizkortu baititu fededunak.

8. Horregatik, egin behar duzuna agintzeko Kristorengandiko askatasun osoa dudan arren,

9. nahiago dut maitasunaren izenean eskatu; nik, Paulok, jadanik zahartua eta orain, gainera, Kristo Jesusengatik kartzelan nagoen honek,

Irakurri kapitulu osoa Filemoni 1