Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 7:4-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Horrela bada, ene senideok, zuek ere hil zen Kristoren gorputzeko eginak izan zaretenez gero, legearentzat hilda zaudete, eta beste batenak zarete jadanik —hildakoen artetik piztu zenarenak, alegia—, Jainkoarentzat fruitu onak emateko.

5. Geure giza grinen menpean bizi ginenean, legeak bekaturako grinak pizten zituen guregan, eta horrela heriotza ekarri zigun fruitu.

6. Baina orain, lotuak gintuen legearentzat hilak gaudelarik, legetik aske gaude; horrela, Espirituaren bizi berriaren arabera zerbitza dezakegu Jauna, eta ez lege idatziaren arau zaharraren arabera.

7. Horrekin zer esan nahi dugu? Legea bekatu dela? Ez horixe! Hala ere, legearen bidez bakarrik ezagutu nuen bekatua. Gutizia zer den ez nukeen jakingo legeak hau esan ez balu: Ez gutiziatu.

8. Bekatuak, agindutik bide hartuta, era guztietako gutiziak ernearazi zituen niregan. Legerik ezean, bekatua hila dago.

9. Garai batean, oraindik legerik ez zegoenean, ni bizirik nengoen; agindua etorri zenean, ordea, bekatua piztu zen

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 7