Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 7:16-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. Baina egiten dudana gogoz kontra egiten badut, horrekin legea ona dela aitortzen dut;

17. baina, orduan, egiten duena ez naiz ni, niregan ari den bekatua baizik.

18. Ongi ikusten dut ez dagoela niregan —nire giza grinetan, alegia— ezer onik, nire esku baitago on egin nahi izatea, baina ez on egitea.

19. Nahi dudan ongia ez dut egiten, eta nahi ez dudan gaizkia egiten dut.

20. Nahi ez dudana egiten badut, ordea, ez dut nik egiten, niregan ari den bekatuak baizik.

21. Beraz, lege hau sumatzen dut neuregan: ongia egin nahi dudalarik, gaizkia bakarrik dudala neure esku.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 7