Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 6:9-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Badakigu Kristo, behin hildakoen artetik piztuz gero, ez dela berriro hilko: herioak ez du harengan aginterik;

10. haren hiltzea bekatuarentzat behin betiko hiltzea izan baitzen, eta haren bizitzea Jainkoarentzat bizitzea da.

11. Berdin zuek ere: hartu kontuan bekatuarentzat hilda zaudetela eta Jainkoarentzat bizirik, Jesu Kristorekin bat eginik.

12. Beraz, bekatua ez bedi gehiago nagusi izan zuen gorputz hilkorrean. Ez jarri beraren grinen menpean,

13. ezta eskaini ere bekatuari zeuen gorputzak, gaiztakeria egiteko tresna bihurtuz. Alderantziz, eskaini zeuen buruak Jainkoari, heriotzatik bizitzara itzulitako gizaki bezala, eta jarri zeuen gorputzak Jainkoaren zerbitzura, ongia egiteko tresna bihurtuz.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 6