Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 6:2-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Ez horixe! Nola bizi gintezke oraindik bekatuan, bekatuarentzat hilik gaudenok?

3. Ez al dakizue, bada, bataioaz Jesu Kristori lotuak izan garenok, haren heriotzari izan garela lotuak?

4. Bataioaren bidez berarekin lurperatuak izan garenok, haren heriotzari lotuak gaude, Aitaren ahalmenaz Kristo hildakoen artetik piztu zen bezala, guk ere bizi berria bizi dezagun.

5. Berarena bezalako heriotzan hari itsatsiak izan bagara, hari itsatsiak izango gara harena bezalako piztueran ere.

6. Badakigu, gure izaera zaharra Kristorekin gurutziltzatua izan zela, bekatuzko gure izaera ezereztua geldi zedin, eta aurrerantzean bekatuaren esklabo izan ez gintezen.

7. Izan ere, norbait hilez gero, bekatutik libre gelditzen da.

8. Kristorekin hil bagara, sinesten dugu bizi ere berarekin biziko garela.

9. Badakigu Kristo, behin hildakoen artetik piztuz gero, ez dela berriro hilko: herioak ez du harengan aginterik;

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 6