Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 6:17-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

17. Baina Jainkoari eskerrak, bekatuaren esklabo zinetenok, irakatsi zaizuen ikasbidea bihotzez onartu duzue

18. eta, bekatutik askatuta, ongiaren zerbitzura jarri zarete.

19. Giza erara mintzo natzaizue, ulertzeko duzuen ahulezia kontuan harturik. Lehen, zeuen buruak lizunkeriaren eta gaiztakeriaren zerbitzura jarri zenituzten, erabat gaiztotzeraino; era berean orain, jar zaitezte ongiaren zerbitzura, erabat Jainkoarenak izan zaitezten.

20. Bekatuaren esklabo zinetenean, ez zenuten ongiarekin loturarik.

21. Eta zer fruitu izan zenuten orduan? Orain lotsa ere ematen dizue orduko hark, ondorioa heriotza baitu.

22. Orain, ordea, bekatuaren menpetik askaturik eta Jainkoaren esklabo eginik, erabat Jainkoarenak izatea duzue fruitu, eta honek betiereko bizia du ondorio.

23. Bekatuak dakarren ordaina heriotza da; Jainkoak ematen digun dohaina, berriz, betiereko bizia, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez eman zaiguna.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 6