Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 4:20-25 Elizen Arteko Biblia (EAB)

20. Jainkoaren agintzariaren aurrean ez zen sinesgogor izan, ezta zalantzan ibili ere, baizik eta sendotu egin zen sinesmenean; horrela, Jainkoak egia zioela aitortu zuen,

21. erabat ziur baitzegoen hark hitzemana betetzeko zuen ahalmenaz.

22. Horrexegatik, hain zuzen, onartu egin zuen Jainkoak.

23. Baina Liburu Santuak ez du hori harengatik bakarrik esaten,

24. guregatik ere badio; gu ere, Jesus gure Jauna hildakoen artetik piztu zuenarengan sinesten dugunok, sinesmenari esker onartuko baikaitu Jainkoak.

25. Gure bekatuengatik eman zuten Jesus heriotzara, eta gure salbamenerako izan zen piztua.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 4