Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 4:1-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Eta zer esan gure arbaso Abrahami gertatu zitzaionaz?

2. Izango zukeen zertan harrotu, Jainkoak bere egintzengatik onartu balu; baina ez zuen Jainkoaren aurrean harrotzerik izan.

3. Izan ere, hau dio Liburu Santuak: Abrahamek sinetsi egin zuen Jainkoarengan eta, horregatik, Jainkoak zuzenetsi egin zuen.

4. Lan egiten duenari, saria ez zaio dohain huts bezala ematen, zor zaion zerbait bezala baizik.

5. Baina inolako lanik egin ez arren, erruduna errugabe egiten duen Jainkoarengan sinesten duena, sinesmen horri esker onartuko du Jainkoak.

6. Davidek ere zoriontsu dela dio, Jainkoak, egintzei begiratu gabe, zuzentzat onartzen duena:

7. Zoriontsua Jainkoak hobena kendu eta bekatuak barkatu dizkiona.

8. Zoriontsua Jainkoak bekatua egozten ez diona.

9. Zorion hau, ordea, erdainduari bakarrik ote dagokio, ala erdaingabeari ere bai? Esan bezala, sinesmenagatik onartu zuen Jainkoak Abraham zuzentzat.

10. Baina noiz onartu zuen? Erdaindu aurretik ala ondotik? Aurretik, noski, ez ondotik.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 4