Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 3:8-22 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Zergatik ez esan: «Egin dezagun gaiztakeria, ongia etor dadin?» Horrela irakasten omen dut nik, batzuek gezurrez diotenez. Ongi merezia dute gaitzespena horrelakoek.

9. Zer, bada? Ba ote dugu juduok abantailarik? Azken batean, ez; zeren, irakatsi berri dugun bezala, denak, bai juduak, bai jentilak, bekatupean baitaude.

10. Eta honelaxe diote Liburu Santuek: Ez da bat bera ere zuzenik,

11. ez zentzu onekorik, ez Jainkoa bilatzen saiatzen denik.

12. Denak okertu dira, bat egin dute galdukerian. Ez da inor on dagienik, bat bera ere ez.

13. Haien eztarria hilobi zabaldua, haien mihian azpikeria, haien ezpainetan sugegorri-pozoia.

14. Betea dute ahoa madarikazioz eta mingostasunez.

15. Arinak dituzte oinak odola isurtzeko;

16. hondamendia eta zoritxarra uzten dute pasatzen diren tokian;

17. ez dute ezagutzen bake-bidea.

18. Haiengan ez da Jainkoarenganako beldurrik.

19. Badakigu legeak dioen guztia legepean daudenentzat esaten duela, denen ahoak itxi daitezen eta mundu osoa Jainkoaren aurrean errudun ager dadin.

20. Jainkoak ez du inor errugabetzat jotzen legea betetzeagatik. Izan ere, legearen eginkizuna bekatua ezagutaraztea da.

21. Baina orain, legea alde batera utziz agertu du Jainkoak bere salbamen-indarra, legeak eta profetek adierazia.

22. Jainkoaren salbamen-indar hau Jesu Kristoganako sinesmenaren bidez heltzen da, fededun guztiengana heldu ere. Jainkoak ez du bereizkeriarik egiten,

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 3