Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 3:7-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. Baina Jainkoaren leialtasuna nire leialtasun-ezaz nabarmenago agertzen bada haren aintzarako, zergatik kondenatzen nau Jainkoak bekatari bezala?

8. Zergatik ez esan: «Egin dezagun gaiztakeria, ongia etor dadin?» Horrela irakasten omen dut nik, batzuek gezurrez diotenez. Ongi merezia dute gaitzespena horrelakoek.

9. Zer, bada? Ba ote dugu juduok abantailarik? Azken batean, ez; zeren, irakatsi berri dugun bezala, denak, bai juduak, bai jentilak, bekatupean baitaude.

10. Eta honelaxe diote Liburu Santuek: Ez da bat bera ere zuzenik,

11. ez zentzu onekorik, ez Jainkoa bilatzen saiatzen denik.

12. Denak okertu dira, bat egin dute galdukerian. Ez da inor on dagienik, bat bera ere ez.

13. Haien eztarria hilobi zabaldua, haien mihian azpikeria, haien ezpainetan sugegorri-pozoia.

14. Betea dute ahoa madarikazioz eta mingostasunez.

15. Arinak dituzte oinak odola isurtzeko;

16. hondamendia eta zoritxarra uzten dute pasatzen diren tokian;

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 3