Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 3:24-31 Elizen Arteko Biblia (EAB)

24. Baina Jainkoak bere onginahiaz eta dohain hutsez onartu ditu, Jesu Kristoren bitartez burutu duen askapenari esker.

25-26. Jesu Kristok bere odola isuri zuen, eta Jainkoak barkamen-bide egin du Kristo beronengan sinesten dutenentzat. Horrela, garbi erakusten du Jainkoak zuzen jokatu zuela bere eroapenaz lehengo bekatuak zigortu gabe utzi zituenean, eta zuzen jokatzen duela orain ere, bera salbatzaile azaldu eta Jesusengan sinesten dutenak onartzen dituenean.

27. Non da, bada, harrotzeko zure bidea? Ezereztua da. Zeren izenean? Egintzen izenean? Ez, sinesmenaren izenean baizik.

28. Ziur baitakigu sinesmenaren bidez onartzen dituela Jainkoak gizon-emakumeak, eta ez legea betetzeagatik.

29. Juduena ote da bakarrik Jainkoa? Ala beste herriena ere bai? Beste herriena ere bai, noski.

30. Jainkoa bat bakarra da, eta berak sinesmenaren bidez onartzen ditu denak, erdainduak nahiz erdaingabeak izan.

31. Beraz, sinesmena dela eta, baliogabe uzten al dugu legea? Ez horixe! Berretsi, bai, berresten dugu legea.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 3