Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 3:19-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

19. Badakigu legeak dioen guztia legepean daudenentzat esaten duela, denen ahoak itxi daitezen eta mundu osoa Jainkoaren aurrean errudun ager dadin.

20. Jainkoak ez du inor errugabetzat jotzen legea betetzeagatik. Izan ere, legearen eginkizuna bekatua ezagutaraztea da.

21. Baina orain, legea alde batera utziz agertu du Jainkoak bere salbamen-indarra, legeak eta profetek adierazia.

22. Jainkoaren salbamen-indar hau Jesu Kristoganako sinesmenaren bidez heltzen da, fededun guztiengana heldu ere. Jainkoak ez du bereizkeriarik egiten,

23. denek egin baitzuten bekatu eta denak aurkitzen dira geroztik Jainkoaren aintzarik gabe.

24. Baina Jainkoak bere onginahiaz eta dohain hutsez onartu ditu, Jesu Kristoren bitartez burutu duen askapenari esker.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 3