Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 3:11-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. ez zentzu onekorik, ez Jainkoa bilatzen saiatzen denik.

12. Denak okertu dira, bat egin dute galdukerian. Ez da inor on dagienik, bat bera ere ez.

13. Haien eztarria hilobi zabaldua, haien mihian azpikeria, haien ezpainetan sugegorri-pozoia.

14. Betea dute ahoa madarikazioz eta mingostasunez.

15. Arinak dituzte oinak odola isurtzeko;

16. hondamendia eta zoritxarra uzten dute pasatzen diren tokian;

17. ez dute ezagutzen bake-bidea.

18. Haiengan ez da Jainkoarenganako beldurrik.

19. Badakigu legeak dioen guztia legepean daudenentzat esaten duela, denen ahoak itxi daitezen eta mundu osoa Jainkoaren aurrean errudun ager dadin.

20. Jainkoak ez du inor errugabetzat jotzen legea betetzeagatik. Izan ere, legearen eginkizuna bekatua ezagutaraztea da.

21. Baina orain, legea alde batera utziz agertu du Jainkoak bere salbamen-indarra, legeak eta profetek adierazia.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 3