Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 3:1-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Zer du, bada, hoberik juduak? Edo zer dakar onik erdainkuntzak?

2. Asko, noski, alde guztietatik. Lehenengo eta behin, Jainkoak bere hitzak juduei eman zizkielako.

3. Haietako batzuk ez zirela leial izan? Eta zer? Haien leialtasun-ezak huts bihurtuko ote du Jainkoaren leialtasuna?

4. Ez horixe! Garbi aitortu beharra dago Jainkoa egiatia dela; gizon-emakume guztiak, berriz, hitz ustelekoak, Liburu Santuak dioen bezala: Horrela, leial zarela agertuko dute zure hitzek, eta auzian garaile aterako zara.

5. Baina gure zuzentasun-ezak Jainkoaren zuzentasuna nabariago egiten badu, ez al genuke esan behar —giza erara mintzatuz— zuzengabea dela Jainkoa bere haserrea gure gainera isurtzean?

6. Inola ere ez! Hala balitz, nola epai lezake Jainkoak mundua?

7. Baina Jainkoaren leialtasuna nire leialtasun-ezaz nabarmenago agertzen bada haren aintzarako, zergatik kondenatzen nau Jainkoak bekatari bezala?

8. Zergatik ez esan: «Egin dezagun gaiztakeria, ongia etor dadin?» Horrela irakasten omen dut nik, batzuek gezurrez diotenez. Ongi merezia dute gaitzespena horrelakoek.

9. Zer, bada? Ba ote dugu juduok abantailarik? Azken batean, ez; zeren, irakatsi berri dugun bezala, denak, bai juduak, bai jentilak, bekatupean baitaude.

10. Eta honelaxe diote Liburu Santuek: Ez da bat bera ere zuzenik,

11. ez zentzu onekorik, ez Jainkoa bilatzen saiatzen denik.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 3