Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 2:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Horregatik, zeure burua epaile egiten duzun horrek, zarena zarela, ez duzu aitzakiarik. Besteak epaituz, zeure burua kondenatzen duzu, zeuk, epaile horrek, gauza berberak egiten baitituzu.

2. Badakigu horrelakoak egiten dituztenak Jainkoak zorrotz epaitzen dituena.

3. Eta zu, besteengan kondenatzen dituzun gauza berak egiten dituzun hori, Jainkoaren epaiari ihes egingo diozulakoan al zaude?

4. Edota gutxietsi egiten al dituzu Jainkoaren neurrigabeko bihotz ona, eroapena eta pazientzia, beraren bihotz onak bihozberritzera gonbidatzen zaituela ahazturik?

5. Zeure bihotz damugabearen gogorkeriaz zigorra handitzen ari zara zigor-egunerako, Jainkoaren epai zorrotza agertuko den egunerako, alegia.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 2