Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 16:1-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Zenkreasko eliz elkartearen zerbitzari den gure arreba Febe gomendatzen dizuet:

2. hartzazue Jaunaren izenean, sagaratuei dagokien bezala. Edozertan zuen beharrik balu, lagun iezaiozue, berak ere askori lagundu baitio eta neuri batez ere.

3. Goraintziak Priska eta Akilari, Jesu Kristoren zerbitzuan laguntzaile izan ditudanei.

4. Horiek beren bizia arriskuan jarri zuten, nirea salbatzeagatik. Eta nik ez ezik, jentilen eliz elkarte guztiek ere esker ona zor diete.

5. Goraintziak haien etxean biltzen den eliz elkarteari ere. Goraintziak Epenetori, Asian Kristorengan sinetsi zutenen lehen fruitu den nire adiskide maiteari;

6. baita zuengatik hainbeste lan egin duen Mariari ere.

7. Goraintziak nire ahaide eta kartzela-lagun Androniko eta Juniari: apostoluen artean ospetsuak dira eta Kristorengan nik baino lehen sinetsi zutenak.

8. Goraintziak Jaunarengan oso maite dudan Anpliatori.

9. Goraintziak Urbanori, Jesu Kristoren zerbitzuan laguntzaile izan dugunari, eta nire Estakis maiteari.

10. Goraintziak Apelesi, kristau zintzo dela erakutsi duen horri; baita Aristobuloren familiakoei ere.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 16