Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 14:21-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

21. Hobe duzu haragia, ardoa edo dena delakoa utzi, horiek zure senideari oztopo baldin bazaizkio.

22. Gorde zeuretzat, Jainkoarekiko zeure harremanetarako, sinesmenak ematen dizun askatasun hori. Zorionekoa bere burua errudun sentitu gabe bere aukerak egiteko gauza dena!

23. Zilegi ote den ala ez zalantzan dagoela jaten duena, berriz, errudun da, ez baitu jokatzen berak uste duenaren arabera. Eta norberak uste duenaren arabera ez jokatzea bekatu da.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 14