Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 10:8-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Zer dio, orduan, Liburu Santuak? Esku-eskura duzu hitza, zeure ahoan eta zeure bihotzean.Hitz hori, hain zuzen, guk hots egiten dugun fedearen mezua da.

9. Izan ere, zeure ahoz Jesus dela Jauna aitortzen baduzu, eta zeure bihotzean Jainkoak hildakoen artetik piztu zuela sinesten baduzu, salbatu egingo zara.

10. Zeren, bihotzez sinesten duena onartu egiten baitu Jainkoak, eta ahoz aitortzen duena salbatu egiten da.

11. Hau dio Liburu Santuak: Harengan sinesten duenak ez du huts egingo.

12. Judua izan ala ez, ez dago bereizketarik, bat bera baita guztien Jauna, dei egiten dioten guztientzat eskuzabala.

13. Izan ere, Jaunari dei egin diezaiona salbatuko da.

14. Nola, ordea, dei egin, harengan sinesten ez badute? Nola sinetsi, haren entzuterik ez badute? Nola entzun, nork hots eginik ez bada?

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 10