Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 1:6-7-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6-7. Hauetakoak zarete zuek ere, Erroman bizi zaretenok. Jainkoak maite izan zaituzte eta Jesu Kristoren elkarteko eta bere herri santu izateko deitu.Jainko gure Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia eta bakea.

8. Lehenengo, zuek guztiongatik eskerrak ematen dizkiot neure Jainkoari Jesu Kristoren bitartez, zuen sinesmena mundu guztian goraipatzen delako.

9. Badaki, bai, Jainkoak, bere Semearen berri ona hots eginez bihotz-bihotzez zerbitzatzen dudan hark, beti gogoan zaituztedala.

10. Eta otoitz egiten dudan bakoitzean, hauxe eskatzen diot: berak nahi badu, izan dezadala noizbait zuengana iristeko aukera.

11. Izan ere, zuek ikusi nahian nago, sendogarri izango zaizuen espirituzko dohainen bat emateko,

12. edo, hobeki esan, zuek eta nik batera dugun sinesmenean elkar adoretzeko.

13. Senideok, hauxe jakin behar duzue: askotan hartu dudala zuengana joateko erabakia, zuen artean beste herrietan bezala fruituren bat jasotzeko gogoz; baina orain arte ezin izan dut.

14. Zorretan nago, izan ere, greziar herriarekin nahiz greziar ez direnekin, ikasiekin nahiz ezikasiekin.

15. Horregatik, niri dagokidanez, irrikaz nago zuei ere, erromatarroi, berri ona hots egiteko.

16. Ez dut berri ona zabaltzeko lotsarik, Jainkoaren indarra baita fededun guztiak salbatzeko, juduak lehenengo, baina baita judu ez direnak ere.

17. Izan ere, berri on horrek Jainkoak fedearen bidez bakarrik onartzen gaituela agertzen digu. Hau dio Liburu Santuak: Zintzoa fedeari esker biziko da.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 1